2023-09-29 - EGURALDIA
GAUR GAUZATUKO DA EGURALDI ONA EUSTEKO TANKERAREKIN
2023-09-29 (Ostirala): Berdintsu mantenduko da gaur ere eguraldia uda giro bikainari erabat eutsiko diolarik. Tenperatura zertxobait beherago haizearen jitak eraginda baina joera horrek ez du bat ere mikaztuko giroa eta garaiari dagokiona baino hobearekin bikain portatuko da. Ondorengo egunetan ere horrelaxe izateko tankera ikusten da.
2023-09-30 (Larunbata): Atzoko tankerari ia erabat eutsiko dio. Aldarte txiki batzuk gorabehera tenperatura goraka epeltasuna nabarmenduaz. Euskal Herri guztian berdintsu nabarituko dira joera hauek uda giroa mantendu ezinean dela baina gaur egunean zehar dezente nabarituko zaio uda giroaren tankera epel puntu horrek apur bat goxatuko duelarik giroa, haizearen hego ukituak eraginda.
2023-10-01 (Igandea): Tankera berdintsuan mantenduko da gaur ere eguraldia epeltzeko joera nabarmenduaz, hego haizea suabeak eraginda. Tenperatura lurralde guztian berdintsu dela, uda giro bikaina ekaitzetarako joera apur bat nabarituko zaion arren. Bikain eutsiko dio dotorezia eta goxotasunari zeru sabaian hodei xare batzuk ikusiko diren arren.
0 comentarios