Facebook Twitter Google +1     Admin

Se muestran los artículos pertenecientes a Enero de 2023.

2023-01-02 - ASTE GUZTIRAKO IRAGARPENA

 

2023-01-02 (Astelehena)(11-12): Gaur gaua euria giroan Euskal Herri guztia dezente bustiaz eta goizean giro bustia baina laster atertu eta ateriari eutsiko dio, egunean zehar haizeak suabe ipar ekialdetik joko duelarik. Fresko samar baina haize geldiarekin goxotasuna nabarituko da eta badirudi joera horixe mantenduko duela hurrengo egunetan ere aurreko egunetako haize zakarraren molestiarik gabe, freskura goxoa nagusituaz.   

2023-01-03 (Asteartea)(11-13): Gaur epeldu asko ez baina dotoretu dezente bai hodeiak sare direla. Haizea suabe hego ukituarekin egun guztian kostaldea gehien goxatuaz freskura sanoarekin baina hego haize hori suabe dela hotz puntu horrek ez du bat ere mikaztuko giroa eta garaiari dagokionaren alde ona erakutsiaz, giro jasangarria eta atsegina izango da hotzarena jantziarekin konponduta. Beraz, negu tankera apur bat bai baina txukun eta dotore mantenduko da astean zehar.

2023-01-04 (Asteazkena)(11-13): Atzoko tankerari eutsiko dio tenperatura behe samarrean dela baina haizeak hego ukitua duela tenperatura zertxobait igoko da. Gutxi nabarmenduko da igoera hori eta dotoreziak kostaldeko goxotasunari eutsiko dio.    

2023-01-05 (Osteguna)(10-11): Ez da ia bat ere aldatuko eguraldiaren martxa. Hotz puntuari eta ateriari eutsiko dio dotorezi politarekin. Tenperatura temati behe samarrean baina beste elementuak modu onean direla jasangarriak izango dira akats horiek.  

2023-01-06 (Ostirala)(11-13): Gutxi aldatuko da gaur eguraldiaren martxa baina  kaskartze aldera egingo du zertxobait zeru sabaia estaliago dela. Euri mehatxua bai baina ateriari ongi eutsiko dio eta gutxi nabarmenduko da kaskartze hori. 

2023-01-07 (Larunbata)(11-13): Gaur ere atzoko tankerari eutsiko dio kaskarkeria asko nabarmendu gabe baina iluntzean laino koska hurbilduko da mendebaldetik eta euritara joko du gauean. Goibel samar baina ateri egunean zehar.  

2023-01-08 (Igandea)(13-14): Euri giroa nabarmenduko da gaur. Mendebaldetik etorriko den hodei gune trinkoak lurralde hau barreiatuko du euria dezente botaz, giroa asko kaskartuko duelarik eta elementuak modu txarrean jarriaz.

 

01/01/2023 07:56 joxelanda Enlace permanente. sin tema No hay comentarios. Comentar.


Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris