Facebook Twitter Google +1     Admin

 

2023-05-19 - ASTEBURURAKO EGURALDIA

 

EGUN HAUETAN ON ALDI BIKAINA ELEMENTUAK MODO ONEAN DIRELA

 

2023-05-26 (Ostirala): Gaur eguraldiaren tankera irabazian nabarituko da, dotorezia eta goxotasuna nabarmenduaz. Elementuak modu onean direla akatsak murriztuaz bikain portatuko da lurralde guztian. Haize leuna ipar ekialdetik, goiko hodei sare batzuk zeru sabaian eta eguratsa garden mantenduaz, giro gustagarria lurralde guztian. Kanpoan ibiltzeko aproposa itzaletara bideratuaz. Asteburuan ere erabat eutsiko dio tankera bikain honi maiatzaren opari gisa har dezakegularik.

2023-05-27 (larunbata): Gaur ere berdintsua edo agian zertxobait gehiago nabarituko da  eguraldiaren atzoko tankeraren hobetzeko joera, ipar ekialdeko haize leuna suabe eta tarteka hego ukitua sumatuko zaiolarik. Hodeiak sare eta eguzkia bistan dela giroaren goxotasuna eta dotoreziaren edertasuna galanki nabarmenduko dira. Tenperatura ere oso modu onean dela bikain portatuko da asteburu honetan elementuak modu on maila berezian direla. Kanpo giro bikaina nabarmenduko da, euri premiak areagotuaz. 

2023-05-28 (Igandea): Atzoko tankerari bete-betean eutsiko dio eguraldiak elementuak modu berdintsuan direla. Giroaren on mailari erabat eutsiaz dotore eta goxo-goxo egunean zehar lurralde guztian berdintsu mantenduaz. Euri premiak areagotzen baina kanpo giro bikainarekin itzalak aprobetxatuaz, gustura ibiltzeko aukera geure animoak ere berpiztuaz. Mereziko du eguraldiaren opari berezi hau ahal den gehien aprobetxatzea.

 

25/05/2023 06:01 joxelanda Enlace permanente. sin tema

Comentarios » Ir a formulario

No hay comentarios

Añadir un comentario



No será mostrado.





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris