Facebook Twitter Google +1     Admin

Se muestran los artículos pertenecientes a Enero de 2022.

 

2022-01-03 -  ASTE GUZTIRAKO IRAGARPENA

 

ASTELEHENEAN ONA ETA BESTE EGUNETAN EURI GIRO BALDARRA

 

2022-01-03 (Astelehena): Gaur ere zeharo ona aurreko egunetako tankerari eutsiaz hego haize epela protagonista dela. Beste elementuak ere modu onean direla bikain portatuko da eguraldia on aldi berezi hau bete betean mantenduko delarik. Beraz, saia gaitezen gaurko hau aprobetxatzen. Izan ere gaur bukatuko bait da on aldi berezi luze bikain hau eta bihartik kaskarkeria martxan. Neguaren erdian gaudenez ez da harritzekoa baina pena emango digu giro onaren bukaera honek.

2022-01-04 (Asteartea): Gaur ere itxura politarekin habiatuko da eguna baina laster sumatuko da aldaketa mendebaldetiko eraso bat hurbilduaz. Bizkaia aldetik ekialderantz euri giroa barreiatuko du ipar partea gaztigatuaz. Haizea mendebaldetik zakar samar eta laino eta hodei koska sendoa barreiatuko da euria galanki botaz. Tenperatura beheraka dela mendi puntak zuritu ere bai negu giroa nabarmenduaz. Elur kota ez da behera jaitsiko baina negu giroa nabarmendu bai.

2022-01-05 (Asteazkena): Kaskartzeko joera jarraituko du eguraldiak negu giroa nabarmenduaz. Elurra ez da behetara jaitsiko baina giro busti eta petrala mantendu bai lurraldearen ipar partea gaztigatuaz. Hala ere borraskaren isobaren jitak eraginda haizeak sartaldetik joko du egun batzuetan eta udazken tankera gehiago sumatuko zaio  eguraldiari egun hauetan.  

2022-01-06 (Osteguna): Tenperatura behe samarrean dela eta lainotzarrak arrastaka euria dariela, giro kaskarra mantenduko da euri lardatsa barreiatuaz. Negu itxura baino gehiago udazkenekoa. Beraz, grazia gutxiko eguraldia lurralde guztian zikin eta busti mantenduaz eta dezente petraldu ere bai.

2022-01-07 (Ostirala): Tankera berdintsua mantenduko du gaur ere eguraldiak. Lainotzarrak arrastaka euri lardatsa barreiatuz. Giro lardatsa lurralde guztian baina negu tankera baino udazken tankera gehiago haizea protagonista dela.    

2022-01-08 (Larunbata): Kaskar jarraituko du gaur ere eguraldiak. Haizea mendebaldetik dezente mugituaz lainotzarra ugari barreiatuko du euria galanki botaz. Tenperatura berdintsu eta beste elementuak modu txarrean direla, giro makurra mantenduko da gaur eta bihar. 

2022-01-09 (Igandea): Gaur ere atzoko tankeran eguraldiaren elementuak modu txarrean direla batez ere haizea eta euria protagonista direla. Oso zakar batez ere laino trinkoak euria galanki botaz egun guztian berdintsu mantenduko delarik giro desatzeginarekin.

 

 

 

 

02/01/2022 07:07 joxelanda Enlace permanente. sin tema No hay comentarios. Comentar.


Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris