Facebook Twitter Google +1     Admin

Se muestran los artículos pertenecientes a Marzo de 2021.

 

2021-03-19 - ASTEBURURAKOA 

 

EGUN BATZUETARAKO KASKARKERI PETRALA MARTXAN 

 

2021-03-19 (Ostirala): Eguraldi txarra elementuak modu txarrean direla. Elur bustia barra-barra egun guztian atertu gabe eta tenperatura beheraka ipar haize petrala dezente mugituta. Isobarak jita txarrean direla eta tenperatura asko jaitsiaz, kaskarraldi makurra nabarmenduko da egun hauetan negu giro gordinarekin. Gaur dezente botako batez ere ipar partean elurraren kota 700 metrotara jaitsiaz. Beraz, negu giro gordina elementuak modu txarrean direla. Haizea zakar iparretik eta prezipitazioak mardul, hodei trinkoak parean direla galanki botako du batez ere ipar partean. 

2021-03-20 (Larunbata): Giro petrala ipar haizea dezente mugituaz baina lainoak sareago direla ateri samar mantenduko da. Negu giroa, tenperatura oso behean dela. Haize zitalak galanki mikaztuaz, eguraldi amorragarria udaberrian sartuko garen egunerako. Ateri samar eta lainoak sare samar egoteak onura pixka bat suposatuko du baina onetik bat ere ez. Izan ere jita txarrean izango dira eguraldiaren elementuak ateriaz aparte.

2021-03-21 (Igandea): Atzoko joera mantenduko du gaur ere petralkeriari eutsiaz. Hobetzeko itxura gutxirekin on aldia bistan dela, itxaropentsu jasango ditugu gaurko eta biharko kaskarkeria hauek. Ateri samar bai baina gainontzeko elementuak modu txarrean batez ere ipar haize hotz petral hori. Bihar ere gaurkoaren antzekoa baina asteartean hobekuntza nabarmena hego haize epelarekin. Txalo joko diogu panorama interesante horri. Ea Udaberriak bisitatzen gaituen.

 

18/03/2021 07:10 joxelanda Enlace permanente. sin tema Hay 1 comentario.


Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris