Facebook Twitter Google +1     Admin

Se muestran los artículos pertenecientes a Enero de 2021.

 

 

2021-01-04 - ASTE GUZTIRAKO IRAGARPENA

 

ASTE GUZTIA NEGU GIRO GORDINEAN

 

2021-01-04 (Astelehena): Botatzen jarraitu eta  tenperatura zertxobait beherago dela, elur lapatxa kostaldera hurbilduko da. Ekaitz tankerako zaparradak eta txingorra ere bai tarteka. Dezente botako du, negu tankera areagotuaz. Haizea suabe mendebaldetik baina botatzeko joera horrekin trinko mantenduko da kaskarkeria  giroaren petralkeria areagotuaz, tenperatura behean mantenduko delarik. Aurrerantzean tenperatura aldetik ez da bat ere hobetuko baina atertze aldera egin bai.

2021-01-05 (Asteartea): Gaur ere negu giro gordina mantenduko da elementuak modu txarrean direla. Atzo baino gutxiago botako du baina elur lapatsa kostaldera ere iritsiko da, zuritu eta lardastuaz. Goietan koska handia elurrak. Hor jarraituko du borraskak Ingalaterratik behera luzatuaz, isobarak modu txarrean dituela. Botatzea arindu bai baina hotza areagotuaz, mikatz jarraituko du eguraldiak hurrengo egunetan ere neguaren zantzuak bete betean iraungo dutelarik. 

2021-01-06 (Asteazkena): Laino gutxiagorekin ia oskarbi mantenduaz,A erabat ateri baina tenperatura beherago, batez ere goizean. Hotza izango da protagonista eguzkia pixka bat bistaratuko den arren. Hala ere egunean zehar pixka bat nabarituko da giroaren goxotasuna baina negu giroaren martxa ez da bat ere aldatuko.

2021-01-07 (Osteguna): Iparraldetiko eraso batek erabat aldatuko du eguraldiaren tankera lainotzarrak arrastaka galanki botaz direla eta tenperatura behean dela. Elurra edo txingorra ia leku guztietan. Kostaldean euritan oraindik eta hegoaldean ateri samar lainotzarrak barreiatu arren.

2021-01-08 (Ostirala): Atzoko tankera mantenduko du gaur ere kaskar eta petral jarraituaz baina ipar haizea mugitzean mikatzago jarriko du giroa neguaren zantzuak areagotuaz.  Beraz, gaur ere oso eguraldi txarra, elementuak modu txarrean direla.

2021-01-09 (Larunbata): Ez da asko aldatuko eguraldiaren panorama haizea ipar mendebaldetik pixka bat bareago ibiliko den arren. Lainotzarrak arrastaka direla atertu ezinean eta zaparrada potoloak barreiatuaz. Oro har oso kaskar giro petralarekin.

2021-01-10 (Igandea): Atzoko tankerari bete-betean eutsiko dio petralkeria mantendu eta elurra mara-mara ipar partea gaztigatuaz. Hegoaldean giro txarra ibai haizea mugituaz. Beraz negu giro gordina elementuak modu txarrean direla.

 

 

03/01/2021 08:15 joxelanda Enlace permanente. sin tema No hay comentarios. Comentar.


Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris