Facebook Twitter Google +1     Admin

Se muestran los artículos pertenecientes a Enero de 2020.

2020-01-06 - ASTE GUZTIRAKO IRAGARPENA

 

AKATS TXIKI BATZUK GORA BEHERA, GIRO ONA ASTEN ZEHAR

 

2020-01-06 (Astelehena): Haize leuna hegoaldetik dela, erabat txukunduko da. Dotoreziak galanki irabaziaz eta tenperatura dezente igoaz, goxotasunak ere asko irabaziko du batez ere ipar partean. Arratsaldean haizeak mendebaldetik egingo du joalditxoa eta horrek apur bat murriztuko du kostaldeko tenperaturaren igoera baina gutxi nabarituko da. Giro alaia eta atsegina egun batzuetarako. Lurralde guztian nabarituko da hobekuntza hau baina ipar partean gehien. Ihintza eta izotz apur bat leku aproposetan baina horiek ere gutxitzen eta onaren maila irabazten.  

2020-01-07 (Asteartea): Atzoko tankerari eutsiko dio, nahiz eta isobaren jitak kostaldea ongi harrapatzen ez utzi haizearen hego ukituari. Baina giro ona oro har garaia kontuan izanik. Hodei mehe batzuk zeru sabaian dotorezia bat ere galdu gabe eta tenperatura zertxobait gorago dela, giro goxo eta atsegina batez ere ipar partean. Hegoaldean pixka bart freskoago eta behe lainoak temati. Hala ere akats txiki horiek gora behera eguraldi polita eta giro goxoa garaia kontuan izanik. Eguraldiaren izaera hau antizikloiari esker mantenduko da. 

2020-01-08 (Asteazkena): Atzoko tankerari ederki eutsiko dio eta agian onaren mailak zertxobait irabazi tenperatura pixka bat gorago dela, antizikloiaren jitari esker. Hodei gehiago zeru sabaian baina bat ere goibeldu gabe. Horrela dotoreziak apur bat galdu baina giroaren goxotasunak irabazi eta hau kostaldean nabarmenduko da gehien. Suabe ibiliko da hego haize hori giroa goxatzeko maila aproposean dela. 

2020-01-09 (Osteguna): Bikain eutsiko dio atzoko tankerari baina aldaketa txiki batzuk sumatuko dira eguraldiagan. Tenperatura berdintsu oro har baina kostaldean pixka bat gorago eta hodei gehiago zeru sabaian. Ateriari eutsiko dio egunean zehar baina iluntzean haizea mendebaldera aldatuaz, lainoak barreiatuko dira kostaldean euri zipriztinak botaz. Horrek kaskarralditxoa abisatuko du. Baina gaur giro bikaina egunean zehar. 

2020-01-10 (Ostirala): Asko nabarmenduko da gaur eguraldiaren kaskarkeria. Haizea ipar mendebaldetik pixka bat mugituaz, lainotzarra ugari eta freskura barreiatuko ditu lurralde guztian giroa galanki petralduaz. Lodi ez du botako baina lardaskeria lurralde guztian barreiatu bai eta tenperatura jaitsiaz mendi puntak zurituko dira. Baina gaur bukatuko da okertze hau eta bihar hobekuntza  

2020-01-11 (Larunbata): Hobekuntza nabarmenduko da azkar batean haizea hegotik jarriz. Garbitu eta tenperatura azkar igoko da kostaldean behientzat. Hego haizea pixka bat mugituko da baina zakartu gabe. Horrela giroaren goxotasunak galanki irabaziko du batez ere kostaldean dotoreziak lagunduta.

2020-01-12 (Igandea): Atzokoaren jarraipena bete-betean hego haizea pixka bat mugituaz. Suabe eta zeru sabaian hodei batzuk bai baina ostarteak nagusi direla giro alaia eta goxoa. Gaur ere kostaldean mantenduko da girorik goxoena baina bikain lurralde guztian.     

 

 

 

05/01/2020 08:07 joxelanda Enlace permanente. sin tema Hay 1 comentario.


Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris