Facebook Twitter Google +1     Admin

 

2020-03-26 - ASTEBURURAKOA  


ONETIAK ONERA BAINA IGANDEAN OKERTU


20-03-27 (Ostirala): Hobetze polita gauzatuko da egunsentiko hotza akatsik handiena dela. Hego ukituko haize leunak segituan konponduko du hori, giroa galanki goxatuaz. Zerua garbi eta eguzkia bistan dela dotore eta goxo egunean zehar. Epeldu ez da asko egingo baina onaren sentsazioak asko irabaziko du. Kostaldean nabarmenduko da gehien hobekuntza hego haize txikiaren efektuarekin. Arratsaldean haizea iparretik jarriko da baina goxotasunak ez du bat ere galduko eta bihar ere ederki eutsiko dio gaurko tankerari. 

2020-03-28(Larunbata): Onaren mailak irabazi egingo du elementuak modu onean direla. Tenperatura aldetik hobeto goizetik hasita eta eguratsaren hezetasuna gutxitu zeru sabaian hodei batzuk agertu arren. Haize suabea goiz partean hego ukituarekin eta arratsaldean iparretik ia geldi. Tenperatura dezente igo eta eguzkiaren keinuekin goxo mantenduko da eguraldia iluntzean pixka bat goibelduko bada ere. Kostaldean hoberen baina lurralde guztian giro ona.

2020-03-29 (Igandea): Goiz partean ondo samar baina ez dio ongi eutsiko izaera horri egunean zehar. Ipar haizeak laino maskalak barreiatuko ditu ipar partean euri zipriztinak barreiatuaz. Ez da hegoaldera iritsiko baina freskoago eta zikinago lurralde guztian ipar partea gaztigatuaz. Txartze nabarmena ez baina asko galduko du onaren mailak. Iparraldeko antizikloiaren isobaren jita modu txarrean jartzeak eragingo du oker hau. Jarraitzeko itxurarekin gainera.

 

26/03/2020 07:23 joxelanda Enlace permanente. sin tema

Comentarios » Ir a formulario

No hay comentarios

Añadir un comentario



No será mostrado.





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris