Facebook Twitter Google +1     Admin

2020-03-23 - ASTE GUZTIRAKO IRAGARPENA

 

FRESKATZE ALDERA EGINGO DU ASTEAN ZEHAR

 

2020-03-23 (Astelehena): Pixka bat kaskarrago baina asko txartu gabe. Isobaren jita pixka bat aldatuaz, ipar ukitu gehiago ibiliko du haizeak giroa apur bat petralduaz baina bat ere txartu gabe. Ipar haize suabe horrek laino maskal batzuk barreiatuko ditu baina zerua ez dute estaliko eta eguzkia bistan mantenduko da. Iluntze gauean pixka bat trinkotuko dira laino horiek eta euri zipriztinak barreiatu ere bai ekialdea gehiago gaztigatuaz. Horrela eguraldiaren joera pixka bat aldatuko da batez ere freskatze aldera.

2020-03-24 (Asteartea): Berdin samar jarraituko du baina oro har zertxobait hobea. Oskarbi gehiago eta pixka bat epelago baina ipar ekialdeko haizea bizi samar ibiliko da giroa apur bat mikaztuaz. Isobarak ez dira modurik onenenean aurkituko eta onaren maila ere erdipurdi mantenduko da. Hala ere iparreko joera izateko, nahikoa goxo mantenduko da giroa ipar haize petral horrek apur bat mikaztu arren. Gainera izaera hau mantenduko du eguraldiak astean zehar.

2020-03-25 (Asteazkena): Oskarbia nagusi eta ateria seguru direla, dotoreziak irabazi baina epeltasunak pixka bat galdu ipar haizeren kulpaz. Horrela fresko samar agian baina udaberri giroa izateko heinean eguzkia bistan dela. Hala ere giroari mikatz puntu pixka bat nabarituko zaio.

2020-03-26 (Osteguna): Gaur kaskartzeko joera sumatuko zaio ipar mendebaldeko haizea pixka bat mugituaz. Arratsaldean laino narrasak gehituz, euri lardatsa botako dute iluntzen aldean. Tenperatura pixka bat jaitsiz, giroa apur bat mikaztuko da. Lastima kukua agertzeko egunak direla eta ez al da behintzat zapuztuko.

2020-03-27 (Ostirala): Ipar haize petralak ez dio giroari goxatzen utziko baina dotoreziak irabaziko du oskarbia gehituaz. Tenperatura pixka bat beherago baina eguzkiak pixka bat konponduko du akats hori eta itxura politarekin, onaren mailak apur bat irabazi. Udaberri giroa nabarmendu ezinean.

2020-03-28 (Larunbata): Ipar haize biziarekin giro petrala eta desatsegina egun guztian. Laino baxu maskalak arrastaka direla  gutxi ikusiko da zeru sabaia eta eguzkia ere ezkutuan dela, giro motel eta grazia gutxikoa. 

2020-03-29 (Igandea): Atzoko tankerari eutsiko dio goiz partean baina arratsaldean lainoak trinkoago jarriz, euri lardatsa botatzen hasiko dira. Beraz, ipar haize petral hori temati dela hobekuntza nabarmenik ezin gauzatu.  

 

 

 

22/03/2020 08:20 joxelanda Enlace permanente. sin tema

Comentarios » Ir a formulario

No hay comentarios

Añadir un comentario



No será mostrado.





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris