Facebook Twitter Google +1     Admin

HEMENGO FRUITU MOTAK

 

Sagarra: Badira dozena bat mota. Lau jatekoak eta besteak sagardotarako. 

Arana: Badira lau edo bost mota, denak jangarriak.   

Gerezia: Anpolai gorria eta beltza, gaztaka keixa. Kaixa makatza.      

Txermena edo udarea: Lau mota: txermen txikia, sanmigel txermena eta beste                                          

Melokotoia: Mota bat genuen eta bi arbola mardul ziren, ale bikainak emanaz.                                                                     

Muxurka: Melokotoiaren familiakoa baina pixka bat sastarragoa jateko.                                                                                 

Mizpira: Fruta berezia eta xelebrea da hauxe. Ale txikia lau hezurrekin eta ustelduta jaten dena. Udazkenean berandu heltzen da. Arbola bat ezagutu dut nik beti gure baserrian kapritxozko fruta iruditu izan zaigu beti.                                                                           

Marrubia: Bi mota ezagutu ditut nik beti gure baserrian. Bat belardietan eta leku berezietan bere kasa ateratzen dena. Ale txikia baina goxoa ondo heldutakoan. Eta beste marrubi mota baratzean ereiten dena. Landatu eta zaindu egin behar pixka bat baina ale mardulak eta goxoak ematen dituena.                                                                             

Masusta: Hau ez da ereiten baina berezko larraren fruitua da eta jateko oso goxoa eta fruta ona gainera.                                                                                   

Groseila: Gero etorritako fruta da hauxe. <Baia> deitzen zaion familiakoa. Badira hiru edo lau mota etapropietate osasungarriak omen dituzte.                                                                              

 Franbuesa: Barazki fruta mardula da hau marrubiaren antzeko frutaduna. Oso goxoa eta osasungarria omen da.                                                                                    

Gaztaina: Lehen asko zen inguru hauetan eta fama handia zuten danbolinean erretako gaztaina erreak. Baina gaitz batek jota erabat desagertu zen inguru hauetatik.

Patata: Edo lur sagarra. Oso janari praktikoa eta ona da hauxe. Jaten den ale horixe da bere hazia ere. Janari osasungarri eta osagarri bikaina. 

Intxaurra: Bi kaskara dituen hazia. Heltzean gainekoa desegin egiten zaio eta beste kaskara gogorrak barruko mamia gordetzen du. Hau da intxaurraren hazia eta jangarri bikaina gainera. Elikadura berezia duena. 

Urra: Urritzaren ezkurra da, hau azal gogor duna eta jangarri oso ona.

Kibia: Arbola motzak dira hauek eta azal lodiko fruta ematen dute. Baina mami gozoa eta elikagai bikaina. Kimatu egin behar da urtero eta hazi guztia jaten da fruta. 

Pikua: Fruta mota emankorra eta jateko oso goxoa eta luzaroan ongi kontserbatzeko modua erraz egin daiteke.

 

 

 

HEMENGO BARAZKI MOTAK

 

Babarrunak: Normalean artoarekin ereiten dira. Gehienean haien luzerakoak izanik arta susterrean gora kiribilduaz ateratzen dituzte lekak eta lapikoan ongi egosita pertsonentzat janari oso ona. 

Artoa: Hau ere garrantzi handiko lekalea izan da lurralde hauetan. Irinduta pertsonentzat ere janari ona. Taloa, morokila edo arto tarta janari bikainak ziren garai batean.

Garia: Ogiaren lehengaia. Otoitzetan aipatu ohi zen egunero ogia. Ezinbesteko jangaia izan da aspalditik eta mundu mailan.

Baba handia: Hau gariarekin ereiten da normalean baina baratzetan bere gisa ere bai. Pertsonen janari bezala askotan baina gehiena ganaduentzat izaten da.  

Baina: Babarrun mota bat da. Leka osorik berdetan jaten dena. Baratzetan ereiten da gehienean lapikoan janari goxoa ateratzeko aproposa. 

Porrua: Hau ere baratzetan erein ohi da gehienean eta sukaldaritzarako osagai aproposa.

Piperra: Janari bezala oso ona da. Labean berotu eta azala kendu eta listo jateko.

Tomatea: Hau ere garrantzizko janaria da propietate bereziak dituena.

Aza: Horri zabaleko eta forma potxoloko barazki ezaguna eta sanoa.

Letxuga: Mota bat baino gehiago dira baina zeharo praktikoak dira. Gordinik jaten dira bazkarien osagarri.

Zain-horia: Hau ere entsaladen osagarri erabili ohi da gustu gutxikoa baina janari ona.

 

 

 

 

 

21/03/2020 14:20 joxelanda Enlace permanente. sin tema

Comentarios » Ir a formulario

No hay comentarios

Añadir un comentario



No será mostrado.





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris