Facebook Twitter Google +1     Admin

NIRE BURUTAPEN BATZUK

 

Hazia, landarea, arbola, sustraia, tronkoa edo gerria, adarrak, hostoak, lora, fruitua. Hara hor frutarbola baten osagarriak baina mota askotakoak dira frutak eta bakoitzak bere berezitasunak ditu. 

Hazia da landareki eta abereki guztien lehen elementua. Eta hau bizidun guztien panorama da. Baita gizakiena ere. Hazia bizitza transmititzeko elementua da eta eginkizun horretan arrak eta emeak hartu behar dute parte, bizidun berri bat sortzeko. 

Oilar edo oilaskoak parte hartu gabeko arraultzetatik ez da txitarik sortuko. Arraultza bai baina txitarik ez. 

Eta ahariak parte hartu gabeko arkumerik ere ez. 

Horrelaxe da mundu honetako atarramendua. Bizidun ia denak dute sistema berdina bizitza berriak sortzeko: bai landarekiak,bai  aberekiak, bai gizakiok. Arrak eta emeak. Emakumeak eta gizonezkoak. Denok berdinak gara pertsona bezala baina oso ezberdinak dira eginkizunak eta izaerak. 

Hori eta pertsonen inteligentzi maliziosoa kontuan izanik, eginkizun horiek txukun eta egoki betetzeko denok egin behar genuke ahalegin berezia gizarte jator bat gauzatu dadin. 

Baina animaliak baino askoz okerragoak gara gizakiok. Mendian libre bizi diren animaliak ez dira sekula ikusten elkar bortxatzen. Oilarrak kukurruku eleganteak kantatuko ditu baina sekula ez du oiloa bortxatzen. Baina oilo loka txitekin datorrenean zapalatzerengandik babestu bai borroka gogorretan parte hartuaz. 

Gaitikan pixka bat aldendu naiz. Gaur egun asko murriztuta dago baserri munduaren kudeaketa. Mota askotako sagarrak (dozena bat mota baziren gure baserrian lau edo bost jateko eta besteak sagardoa egiteko) eta gereziak ere bai. Anpolai gorria eta beltza. Gaztaka eta beste mota batzuk ere bai. Mota askotako txermenak edo udareak. Mota askotako aranak. Marrubiak eta baia edo fruta txikiak ere bai. Kontakizun luzea egin daiteke baserritik bizi izan ginenekoak. Nik uste dut merezi zuela mantentzea baserriko bizitza horretan. 

Baina gizarte antolaketan egongo zen gakoa. Legeetan eta beste zenbait jardunetan kontuan izan behar arazo hau. Gaurkoz besterik ez. 

                                            

17/03/2020 08:07 joxelanda Enlace permanente. sin tema

Comentarios » Ir a formulario

No hay comentarios

Añadir un comentario



No será mostrado.





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris