Facebook Twitter Google +1     Admin

Se muestran los artículos pertenecientes a Enero de 2019.

 

2019-01-02 - EGURALDIA


MOTEL ALDIA ETA HOZTEKO JOERA


2019-01-02 (asteazkena): Gaur pixka bat aldatuko da eguraldia, lainotsu eta motelago jarriko delarik. Kostaldean euri langar apur bat bota dezake eta haizea iparretik jarri eta pixka bat mugitu ere bai, giroa dezente petralduaz. Laino narras horiekin asko galduko du dotoreziak behintzat. Tenperatura ere pixka bat beherago dela, negu giroa apur bat nabarmenduko da. Antizikloiaren tentetzeak lardaskeri hau eragingo du eta zikinkeria honek ez du asko iraungo baina tenperaturak jaisten jarraituko du.  

2019-01-03 (osteguna): Garbitze aldera egingo du baina tenperatura jaisten, Euskal Herriko lekurik gehienak zeropean jarriko direlarik. Goizean zikin samar laino baxuekin baina gerora dezente alaituko da ostarteak agertuaz. Euri arriskurik bat ere ez baina tenperaturak beherako joera. Horrela goiza zeropean lurralde guztian eta egunean zehar ere tenperatura igo ezinean. Behe laino eta ganduak temati behetako txokoetan. Alaiago eta txukunago paraje altuagoetan baina tenperatura igo ezinean leku guztietan. Milibare altuko antizikloia parean dugula hotza protagonista baina itxura polita mantenduaz.

 

01/01/2019 09:22 joxelanda Enlace permanente. sin tema No hay comentarios. Comentar.


Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris