Facebook Twitter Google +1     Admin

Se muestran los artículos pertenecientes a Diciembre de 2019.

2019-12-23 - ASTE GUZTIRAKO IRAGARPENA

 

EGURALDIA BIKAIN, ONETIK HOBERAKO MARTXAN 

 

2019-12-23 (Astelehena): Egunsentian fresko samar baina haize suabea hegotik jarriz,  azkar abiatuko da gorantz tenperatura, giroa galanki goxatuaz. Goiko hodei batzuk zeru sabaian baina euri arriskurik bat ere gabe galanki irabaziko du onaren mailak goxotasuna eta dotorezia nabarmenduaz. Gainera joera hori mantentzeko itxura sumatzen zaio hurrengo egunetarako ere. Modu onean kokaturiko antizikloi zabal batek bermatuko du lurralde honetarako eguraldi ona.   

2019-12-24 (Asteartea): Gehiago nabarmenduko da hobetzeko joera hego haize suabearekin epeltzeko joera nabarmenduaz. Modu onean kokaturiko antizikloiaren isobarak jita onean direla, goi geruzetako orekak lagunduta, giro goxo eta atsegina bermatuko da lurralde hauetan, ipar partean gehiago nabarmenduaz. Eguratsaren hezetasuna gutxitzeak ere asko lagunduko du giroaren goxotasuna areagotzen. Hurrengo egunetan ere berdintsu mantenduko da.

2019-12-25 (Asteazkena): Atzoko tankerari bikain eutsiko dio elementuak berdintsu direla. Hodei bakanak zeru sabaian dotorezi politari eutsiaz. Hego haize leunaren igurtziak areagotu egingo du onaren sentsazioa, batez ere ipar partean. Afrika aldetik etorritako antizikloiak Penintsula guztian bermatuko du eguraldi ona Kantauri isuri aldean gehiago nabarmenduaz. Eguratsa hezetasun gutxirekin dela, ez ihintzik eta ezta behelainorik ere.

2019-12-26 (Osteguna): Isobaren jitak eraginda koloka txiki bat sortuko zaio gaur eguraldiari. Haizea nora ezean dela ipar ukitua arratsaldean eguratsaren hezetasuna apur bat gehituaz. Zeru sabaia pixka bat zikinago baina euri arriskurik gabe eta tenperatura zertxobait beherago. Orokorrean onaren mailak oso gutxi galduko du. 

2019-12-27 (Ostirala): Atzoko tankerari eutsiko dio gaur ere baina atzoko akats txiki horiek konpondu nahian. Haizeak goiz partean hego ukitua eta arratsaldean iparrekoa baina ia geldi oro har. Kostaldean igarriko da gehien aldaketatxo hau baina ez du ezer asko suposatuko eta aurreko izaera berreskuratu nahian sumatuko dugu.    

2019-12-28 (Larunbata): Goizeko laino maskalak desagertzean hego ukitua hartuko du haizeak tenperatura pixka bat igoaz. Oskarbitzean dotoreziak eta goxotasunak asko irabaziko dute. Zerua urdin eta eguratsa garden direla, giro goxo eta atsegina lurralde guztian.

2019-12-29 (Igandea): Zeru sabaia apur bat zikinduko da baina ederki eutsiko dio onaren mailari hego ukituko haize leunarekin. Eguratsa garden hezetasun gutxirekin. Giroaren goxotasuna eutsiaz, bikain portatuko da gaur ere eguraldia. Goizean ihintza eta behe laino batzuk leku aproposetan baina gutxi iraungo dute horiek eta giro bikaina lurralde guztian eguratsa hezetasun gutxirekin dela.  

 

22/12/2019 07:29 joxelanda Enlace permanente. sin tema No hay comentarios. Comentar.

GABON JAI


ZORIONTSUAK


OPA DIZKIZUET


GUZTIOI!!!

 

24/12/2019 06:54 joxelanda Enlace permanente. sin tema No hay comentarios. Comentar.


Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris