Facebook Twitter Google +1     Admin

 

2019-09-08 - ITZIAR-EN


GAUR (2019-09-08) Igandea: Onarieutsi

Atzoko tankera mantenduko du gaur ere. Akats txiki batzuk gora behera onaren mailari eutsiko dio. Goizean narras antzean lainoak arrastaka lanbroa dariela baina eguerdirako atertu eta ostarte politak bistatu ere bai, eguzkiaren keinu goxoakin. Ez gara kexatuko gaurkoarekin eta bihar zertxobait hobea.

BIHAR (2019-09-09) Astelehena: Hobeagoa

Gaur pixka bat irabaziko du onaren mailak elementuak modu hobean jarriz. Haizea ipar ekialdagotik suabeago eta tenperatura pixka bat gorago. Erabat ateri eta eguzkitsu, zeru sabaian urdina nagusituko delarik goiz partean. Onaren sentsazioak irabazi baina arratsaldean aldaketa sumatuko da laino koska potolo batek eraginda. Euria galanki eta freskura ekarriko ditu horrek.    

 ETZI (2019-09-10) Asteartea: Euria galanki 

Asko kaskartuko da gaur ipar mendebaldeko eraso batek eraginda. Gainera goi geruzetan desoreka nabarmena gauzatuaz, trumoizko zaparradak barreiatuko dira lurralde guztia euri giroan jarriz. Zaparrada horiek mardulak izan daitezke eta egun guztian mantenduko da joera hori litro pila galanta botaz. Beraz, gaur euria mardul eta bihar etengabeko lardaskeria.

NAHIZ ETA PREMIARIK EZ EDUKI  BOTAKO DU EURIA GALANKI

 

08/09/2019 06:56 joxelanda Enlace permanente. sin tema

Comentarios » Ir a formulario

No hay comentarios

Añadir un comentario



No será mostrado.





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris