Facebook Twitter Google +1     Admin

 

2019-09-09 - EGURALDIA


ONETIK PIXKA BAT ETA KASKARTU GALANKI


2019-09-09 (Astelehena): Atzoko tankeran baina onaren mailak pixka bat irabaziko du ipar haizearen jitak lagunduta. Zerua garbiago goiz partean behintzat eta tenperatura maximoa pixka bat gorago. Haize suabeak hego ukitua goizean eta arratsaldean iparretik baina zertxobait bareago ibiliko denez, giro goxoagoa tokatuko zaio lurralde honi. Arratsaldean lainoak eta hodeiak  ugaltzen, fronte bat hurbilduaz, euria botatzen hasiko dira iluntzerako. Horrela itxura txarrarekin bukatuko da eguna eta gauean zehar galanki kaskartu.     

2019-09-10 (asteazkena): Gaur eguraldi eskasa elementuak modu txarrean direla. Haizeak ipar mendebaldetik zakartuz, lainotzarrak arrastaka barreiatuko ditu eta goi geruzetako desorekak goiko hodeiak trinkotuaz, ekaitzak garatuko ditu zaparrada trumoitsuak lurralde guztian barreiatuaz. Zaparrada mardulak izango dira eta egun guztian mantenduko da joera hau, oso zakar gainera. Beraz, euria galanki eta modu txarrean ere bai agian. Tenperatura ere dezente jaitsiko da, giroa galanki txartuaz. Arinago baina bihar ere euria botatzen jarraituko du. 

 

08/09/2019 06:51 joxelanda Enlace permanente. sin tema

Comentarios » Ir a formulario

No hay comentarios

Añadir un comentario



No será mostrado.





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris