Facebook Twitter Google +1     Admin

Se muestran los artículos pertenecientes a Septiembre de 2018.

                                

 

2018-09-17 - ASTE GUZTIRAKO IRAGARPENA

 

ONETIK DEZENTE ETA KASKARRETIK PIXKA BAT 

 

2018-09-17 (astelehena): Atzokoaren jarraipena onaren maila areagotuaz. Haizea hego ukitu gehiagorekin dabilela, tenperatura pixka bat gorago jarriko du eta eguratsa hezetasun gutxiagorekin dela, giroaren on sentsazioa areagotu egingo da. Iluntze gaueko ekaitz mehatxu txikiak ez du ezer asko suposatuko. Horrela uda giro bikaina lurralde guztian. Goi geruzetako egon ezin horrek zertxobait aztoratuko du eguraldiaren martxa baina ederki eutsiko dio onetik onerako joerari. Elene izeneko urakana edo zurrunbiloa Ingalaterra aldera aldenduko da.

2018-09-18 (asteartea): Atzokoaren jarraipena gutxi gora behera onaren mailari eutsiaz. Aldaketa txiki batzuk sumatuko zaizkio gaurkoari. Tenperaturak eta dotoreziak zertxobait galduko dute baina bat ere txartu gabe. Haize suabea ipar ekialdetik izateak tenperaturari apur bat behera eragingo dio eta goi geruzetako aire hotzak ekaitz hodeiak garatuko ditu trumoizko zaparraden arriskua gehituaz. Beraz, hori kontuan hartzekoa izango da baina bestela giro goxo eta atsegina gauzatuko da lurralde guztian. Eta tankera horri eusteko itxurarekin.

2018-09-19 (asteazkena): Pixka bat galduko du onaren mailak elementuak nahasiago ibiliko direlarik. Goi geruzetako hotzguneak ekaitzetarako joera mantenduko du Euskal Herri guztian. Non nahi toka daiteke zaparrada trumoitsuren bat batez ere arratsalde partean. Eta azpiko haizeak ipar ukitua ibiliko duelarik, tenperaturari behera eragingo dio iparraldean. Ez da asko nabarmenduko kaskartze hau baina kontuan hartzekoa ekaitzen eraso hori.

2018-09-20 (osteguna): Txukunago eta epeltze aldera egingo du ipar partean batez ere goizeko haizearen hego ukituak eraginda. Oro har berdintsu baina ekaitz gutxiago eta tenperatura gorago batez ere ipar partean. Uda giro jatorra eta bere azken opari gisa har dezakegu hauxe. Gaur zeharo ona baina pattal alditxoaren atarian izango da lurralde hau. 

2018-09-21 (ostirala): Isobaren jitak aldaketatxoa eragingo dio eguraldiari. Haizea ipar mendebaldetik jarri eta laino koskak bidaliko ditu lurralde honetara, giroa dezente petraldu eta zikinduaz. Laino narrasak arrastaka euri lanbroa dariela eta tenperatura jaitsi ipar mendebaldeko haizea pixka bat mugituaz. 

2018-09-22 (larunbata): Atzokoaren antzekoa baina petralkeria apur bat gutxiago eta hobetzeko itxura nabarmenduko zaio. Haizea iparragotik eta suabeago, giroa goxoago jarri nahian. Arratsaldean ederki nabarmenduko zaio joera hori.

2018-09-23 (igandea): Hobekuntza polita ostarteak nagusituaz eki haize leunarekin. Isobarak jita onean kokaturik. Antizikloia Europa aldera zabalduaz, hego ukitua jarriko dio hemengo haizeari eta tenperaturari gorakada galanta eragin ere bai batez ere ipar partean.   

 

16/09/2018 08:43 joxelanda Enlace permanente. sin tema No hay comentarios. Comentar.

 

2018-09-20 - EGURALDIA


BERO GALANTA ETA PATTAL ALDITXOA


2018-09-20 (osteguna): Hego ukituko haize leunak gorantz eragingo dio tenperaturari, uda giroa, epeltasuna eta dotorezia nabarmenduaz, batez ere ipar partean. Eguratsa garden eta zeru sabaia urdin direla, giro goxo eta atsegina bero sanoarekin. Goi geruzak orekatsu direla ekaitz arriskurik ez. Isobarak jita onean direla, giro ezin hobea lurralde honetan behintzat. Estimatzekoa udazkenaren atarian gaudelarik. Bihar pixka bat galduko du onaren mailak baina ez da asko txartuko.

2018-09-21 (ostirala): Iparraldetiko erasotxo batek pixka bat aldatuko du eguraldiaren izaera. Laino narrasak arrastaka zer edo zer bota nahian, giroari motel sentsazioa jarriz eta tenperatura jaitsiz. Asko ez da txartuko baina pixka bat galduko du onaren mailak itxura eta sentsazioaren aldetik. Eraso arina izango da eta bihar bertan hasiko da hobekuntza nabarmentzen eta igandean ona. Txarkeria nabarmenerako joerarik ez zaio sumatzen eguraldiari, lurralde hauetarako behintzat.

 

19/09/2018 07:35 joxelanda Enlace permanente. sin tema Hay 1 comentario.


Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris