Facebook Twitter Google +1     Admin

Se muestran los artículos pertenecientes a Enero de 2018.

2018-01-02 - EGURALDIA

HOBEAGOTZEKO JOERAN BI EGUN HAUETAN

 

2018-01-02 (asteartea): Ipar partean zerua estalia eta euri zipriztinak tarteka eta hegoaldean ostarte gehiago eta ateri. Haizea hego sartaldetik pixka bat suabeago eta tenperatura egunsentian atzo baino gorago baina gerokoa berdintsu. Isobaren mugimenduen aldartetxoak lurraldean eta oso itsaso txarra. Txukundu eta epeldu ezinean baina oro har hobetzeko joera sumatuko zaio ostarte batzuk agertuaz. Negu giroa ez behintzat eta ez da gutxi garai honetarako.

2018-01-03 (asteazkena): Laino asko parean goibelguneekin, euri mehatxua nabarmenduaz baina badirudi eutsi egingo diola ateriari eta hegoaldean ostarte gehiagorekin giro alaiagoa. Haizeak hego ukitua ibiliko du baina suabe ibiliko da eta tenperatura berdintsu, maximoa zertxobait goragotuaz. Dotore ez baina giro goxoagoa bai haizea modu hobeagoan dabilela. Isobarak jita hobeagoan tokatuko dira eta on aldi polita gauzatuko dute lurralde honetan.  

 

01/01/2018 09:23 joxelanda Enlace permanente. sin tema No hay comentarios. Comentar.


Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris