Facebook Twitter Google +1     Admin

 

2018-11-15 - EGURALDIA


EDERKI EUTSIKO DIO ONAREN MAILARI


2018-11-15 (osteguna): Bikain eutsiko dio atzoko tankerari. Europako antizikloi handiaren magalean jarririk, eguraldiaren elementuak modu egokian direla, eguraldi polita eta giro goxoa Euskal Herri guztian. Haizea hego ekialdetik suabe, zeru sabaia garbi eta txukun dela akats gutxiko on aldi bikainean aurkituko da lurralde hau. Ihintza apur bat eta behe laino gutxi batzuk egunsentian baina hego haizeak eta eguzkiak segituan xurgatuko dituzte horiek. Zeru sabaiko hodei mehe horiek ez dute bat ere trabarik egingo. 

2018-11-16 (ostirala): Ildo beretik jarraituko du gaur ere eguraldiak, Europako antizikloiaren magalean goxo-goxo. Eguraldi ederra eta giro atsegina lekurik gehienetan. Antizikloi horren alderantziketa dela eta beheko txokoetan eta erriberatan ihintza eta behe lainoak temati mantenduko dira goiz partean baina eguerdirako asko gutxituko dira, eta giro bikaina egongo da leku guztietan. Zeru sabaiko hodei mehe horiek ez dute bat ere  trabarik egingo eta giro onaren sentsazioa ederki mantenduko da lurralde guztian. 

 

14/11/2018 08:03 joxelanda Enlace permanente. sin tema

Comentarios » Ir a formulario

No hay comentarios

Añadir un comentario



No será mostrado.





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris