Facebook Twitter Google +1     Admin

2018-11-12 - ASTE GUZTIRAKO IRAGARPENA

 

EGUN BAT KASKARRA BAINA BESTE DENAK ONTZAT HARTZEKOAK

 

2018-11-12 (astelehena): Gaur euria izango da protagonista zaparrada mardulak botaz. Hodei mota guztiak parean jarri eta euria barra-barra egun guztian. Ipar partea gaztigatuko du gehien euri eraso honek baina hegoaldera ere zabalduko dira zaparrada bakanak. Gauean galanki botata egongo da eta egun guztian jarraituko du. Haizea ia geldi, goizean hego ukitua eta gero iparretik oso suabe. Tenperatura zertxobait beherago baina nabarmen hoztu gabe. Maximoa pixka bat jaitsiko da. Beraz, egun bustia. Gaur bukatuko da euri zalaparta hau eta bihar ateri eta txukundu nahian, giroa epelduaz.   

2018-11-13 (asteartea): Hobekuntza polita gauzatuko da azkar batean. Goizeko laino txamarrak desegingo dira eguerdirako eta haize geldiari ere hego ukitua sumatuko zaio giroa galanki goxatuaz. Zeru sabaia erabat garbi eguerditik aurrera eta tenperaturak gorakadatxoa eman ere bai arratsaldeko hego haize leunak eraginda. Atlantikoko borraska kiribildu eta hego haizea bidaltzeko prest. Gainera joera hori iraunkorra izango dela dirudi. Udazken giroaren alde ona martxan berriro ere.

2018-11-14 (asteazkena): Berriro ere hobekuntza nabarmena hego haize leunarekin. Tenperatura asko igoko da eta onaren mailak irabaziko du nahiz eta hego haize horrek molesti pixka bat sortuko duen zenbait lekutan. Dotoreziak irabazi eta onaren mailak ere bai. Eta jarraipen sendoa izango du joera honek. Beraz, hurrengo egunetan ere hego haize epela protagonista. 

2018-11-15 (osteguna): Hego haize zakarrarekin hasiko da eguna baina gero baretze aldera egingo du eta zerua garbi samar dela, eguraldi polita eta giro goxoa mantenduko da egunean zehar. Atlantikoko borraska modu onean kokaturik eta asko mugitzeko itxurarik gabe, udazken giro bikaina bermatuko digu egun askotan. Bejon dariola antizikloi potxolo horri.

2018-11-16 (ostirala): Gaurko eguraldia oso ona izango dugu elementuak modu onean direla. Haizea hegotik epel eta suabe eta zeru sabaian urdina nagusi dela, eguzkia bistan gauak lagatzen dion heinean. Epeltasunak asko goxatuko du giroa hego haize leunak lagunduta. Atlantikoko borraska hortxe biraka txintxo asko hemengo eguraldi ona bermatuaz 

2018-11-17 (larunbata): Atzoko tankerari ederki eutsiko dio. Hegohaizea mugitzeak apur bat mikaztuko du giroa baina onaren mailak ez du asko galduko. Tenperatura eta garbitasuna berdintsu. Giro ona haize babesetan. Zeru sabaia urdin eta hezetasun gutxi eguratsean. Toki gehienetarako gustagarria.

2018-11-18 (igandea): Pixka bat aldatuko da eguraldiaren izaera baina asko txartu gabe. Hego haizean zakarraldia eta hodeiak iluntzean. Iluntzean zeru sabaia estaliko da baina euri arriskurik gabe. Tenperatura pixka bat gorago oro har eta hezetasun gutxi eguratsean. Onaren mailak ez du bat ere galduko.

 

 

 

11/11/2018 09:48 joxelanda Enlace permanente. sin tema

Comentarios » Ir a formulario

No hay comentarios

Añadir un comentario



No será mostrado.





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris