Facebook Twitter Google +1     Admin

2018-10-15 - ASTE GUZTIRAKO IRAGARPENA

 

UDAZKEN GIROAREN KASKARKERIAK NAGUSI ASTEAN ZEHAR

 

2018-10-15 (astelehena): Gaur eguraldia nahasi samarra eta kili-koloan mantenduko da depresio txiki bat parean dugula. Egunsentian euri zipriztinak baina eguerdi aldean ateri, ostarte batzurekin. Tenperatura jaisten freskura nabarmenduz. Haize geldiak hego ukitua goizean eta iparretik arratsaldean. Antizikloia nagusi jarriko da baina Atlantiko aldean finkaturik, ez du erabat modu onean harrapatuko lurralde hau. Horrela tenperatura igo ezinean ibiliko da eta laino baxuak mantenduko ditu kostaldean baina sare samar izango direnez, dotoreziak eta epeltasunak zertxobait irabaziko dute ordu batzuetan. Arratsaldean berriz ere euri zipriztinak. Eta beti ere petral puntu bat mantenduaz. 

2018-10-16 (asteartea): Eguraldi polita eta goxoa on alditxo baten arabera. Antizikloi handia Europan eta beste bat Atlantikoan. Bien tartean on aldi polit eta goxo bat gauzatuko da eta horrela bikain portatuko da gaur lurralde hauetako eguraldia. Haize geldiak hego ukitua goiz partean eta iparretik arratsaldean. Zerua garbi Euskal Herri guztian dotorezi polita eta giro goxoa mantenduaz. Hegoaldean gehiago nabarmenduko da hobekuntza hau baina kostaldean ere giro gustagarria. Udazkeneko tankera mantenduko du berriro eguraldiak hurrengo egunetan. Lardaskeria eta petral antzean.  

2018-10-17 (asteazkena): Itxura politarekin hasiko da eguna baina ipar haizea mugitu eta laster barreiatuko du lardaskeria ipar partea gaztigatuaz. Laino baxuak arrastaka lanbro euria dariela. Gutxi bota baina atertu ezinean eta giro petrala freskura dezentearekin. Goi geruzetako desorekarik gabe arinak izango dira prezipitazioak baina giroa izorratzeko adina bai. Giro desatsegina mantenduko da oro har. 

2018-10-18 (osteguna): Atzokoaren jarraipena, lardaskeria apur bat gehituaz. Prezipitazio arinak baina atertu ezinean eta haizea eta tenperatura atzo baino okerrago ipar haize petral hori mugituaz. Laino narrasak arrastaka ipar partea gaztigatuaz.  Baina hegoaldean ere pixka bat kaskartuko da ibai haizea mugituaz. Atlantikoko antizikloiaren isobarak tentetzeak areagotu egingo du petralkeria. 

2018-10-19 (ostirala): Atzokoaren ildotik jarraituko du gaur ere lardaskeria bete-betean mantenduaz. Euri gutxi baina atertu ezinean eta tenperatura behean ipar haize petralarekin. Antizikloiaren isobarak jita txarrean direla, hobekuntzarik ezin gauzatu. Giro kaskar hauekin aspertuta gaudenez ea hobetzen hasten den eta beste martxa bat hartzen duen eguraldiak. 

2018-10-20 (larunbata): Gaur ere zikin samar baina ateriari eutsiko  dio eta tenperaturak zertxobait irabazi ere bai. Laino amorragarriak parean baina pixka bat sareago kostaldean eta hegoaldean erabat garbi. Ibai haizeak ere baretze aldera egingo du eta oro har hobekuntza nabarmenagoaren atarian.

2018-10-21 (igandea): Hobekuntza polita gauzatuko da gaur. Ipar haizea geldiago eta bere laino maskalak sareago direla, eguzkiak bistatzeko aukera izango du eta tenperatura dezente gorago delarik, asko irabaziko du onaren mailak. Gainera badirudi joera honi eutsiko diola. Estimatuko dugu hobetzeko joera hauxe. Izan ere pixka bat aspertu gaitu kaskarkeria luze horrek.

 

 

 

14/10/2018 09:28 joxelanda Enlace permanente. sin tema

Comentarios » Ir a formulario

No hay comentarios

Añadir un comentario



No será mostrado.





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris