Facebook Twitter Google +1     Admin

2018-08-16 - ASTEBURURAKOA 


KASKARRA BUKATZEN ETA ON ALDI LUZEA MARTXAN


AZALPEN OROKORRA: ANTIZIKLOIA MODU HOBEAGOAN KOKATUZ, GIRO ONA BERMATUKO DIGU. BAINA EGUN BAT KASKARRA ORAINDIK ETA GERO ONETIK ONERA UDA GIROA NABARMENDUAZ. 

 

2018-08-17 (ostirala): Gaur kaskar mantenduko da eguraldia ipar haize petralarekin. Zerua estalia lainoak arrastaka direla, euri lardatsa botaz. Litro asko ez baina lardaskeria amorragarria egun guztian temati, batez ere ipar partean. Hegoaldean ibai haizea mugitu eta tenperatura pixka bat jaitsiko da, hodei batzuk parean direla. Zerua erdi estalia baina ateri. Oro har dezente nabarmenduko da kaskarkeria hau baina bihar hobetzen hasiko da on aldi luzeari hasiera emanaz. Epeltzeko eta txukuntzeko joera. 

2018-08-18 (larunbata): Hobetzeko joera nabarmenduko zaio ostarteak nagusituz. Haizea ipar ekialdetik arratsaldean apur bat mugituaz baina eguzkiaren presentziak asko goxatuko du giroa eta itxura polita hartu ere bai. Antizikloiaren isobarak jita hobeagoan kokatuz, ganoranzko hobekuntza baten atarian aurkituko da eguraldia eta hori ederki gauzatuko da hurrengo egunetan. Gaur bertan ere hegoaldean beroa nabarmentzen hasiko da. 

2018-08-19(igandea): Gaur gehiago nabarmenduko da hobekuntza uda giro bikainarekin. Haizea suabe ipar ekialdetik eta eguratsaren hezetasuna gutxituaz onaren sentsazioa areagotu egingo da. Gainera bide horretatik jarraitzeko asmoarekin. Ipar partean tenperatura tamaina onean baina hegoaldean beroegi. Bero jasangarria hezetasun gutxiko eguratsarekin. Goi geruzak orekatsu direla, ekaitz arriskurik ia bat ere ez.

 

 

 

 

16/08/2018 09:51 joxelanda Enlace permanente. sin tema

Comentarios » Ir a formulario

No hay comentarios

Añadir un comentario



No será mostrado.





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris