Facebook Twitter Google +1     Admin

Se muestran los artículos pertenecientes a Diciembre de 2017.

2018-01- 01

ASTE GUZTIRAKO IRAGARPENA

 

ON ALDITXOA TARTEAN BAINA KASKARRALDIAREKIN BUKATU

 

2018-01-01 (astelehena): HAIZE NAHASIAREN KASKARRALDIA ETA EURI BOLADA

 Egunsenti freskoa ostarte batzuk eta haize geldiarekin. Gerora hego sartaldeko haize nahasiak ufadak joko ditu eta zerua estali egingo da goiko hodeiekin. Arratsaldean goibeldu eta euri bolada izango da ipar partea gaztigatuz. Tenperatura goizean fresko eta arratsaldean pixka bat epeldu baina mikatz puntua mantenduaz, grazia gutxiko eguraldia. Baina negu giroa ez edo agian horren alde ona.  Urte berriari kaixo!

2018-01-02 (asteartea): MOTEL ANTZEAN BAINA PIXKA BAT HOBETO

Zerua estalia eta euri zipriztinak tarteka ipar partean eta hegoaldean ostarte gehiago eta ateri. Haizea hego sartaldetik pixka bat suabeago eta tenperatura egunsentian atzo baino gorago baina gerokoa berdintsu. Oso itsaso txarra. Txukundu eta epeldu ezinean baina oro har hobetzeko joera sumatuko zaio ostarte batzuk agertuaz. Negu giroa ez behintzat eta ez da gutxi garai honetarako.

2018-01-03 (asteazkena): HODEIAK SAREAGO ETA ATERI, PIXKA BAT EPELDUAZ

Eguraldia pixka bat argiago eta goxoago hego haize suabearekin. Hodei sare batzuk zeru sabaian baina argialdi politarekin. Hala ere euri tantaren batzuk eror daitezke goibelguneetatik. Itsasaldeko egoera ere pixka bat hobetuko da eta onaren mailak dezente irabaziko du. Garaiari dagokionrz, ona deitzeko modukoa. Oraingoan kostaldean hobeto baina asko nabarmendu gabe.

2018-01-04 (osteguna): ATZOKOAREN ANTZEKOA BAINA PIXKA BAT GARBIAGO

Eguraldi polita eta atsegina gaur ere hego haize txikiarekin. Zerua ia erabat garbi goiko hodei sare batzurekin. Haizeak hegoaldetik joko du baina ez da bat ere zakartuko. Ederki mantenduko du kostaldeko epeltasun goxo hori eta lurralde guztian giro atsegina gauzatuko da. Itsasoa zakar antzean barrukaldera baina bare samar kostaldean.  

2018-01-05 (ostirala): IPARRALDEKO BORRASKA BATEK FRONTE BAT BIDALIKO DU

Iparraldeko depresioak muturra luzatu eta fronte bat bidaliko du euria dariola. Horrela egunean zehar erabat goibel eta euria barra-barra eta tenperatura beheraka haizea iparretik jarriz. Batez ere euria izango da protagonista lurralde guztira barreiatuaz baina tenperaturaren jaitsierak ere asko petralduko du giroa. Agian, oraingo honetan, negu usaia. 

2018-01-06 (larunbata): ATERI SAMAR BAINA MOTEL SAMAR ETA HOTZ

Tartetxo bat bezala gauzatuko da gaur kaskarkeria pixka bat arinduaz. Ateri samar baina lainope eta mendebaldeko haizea suabe baina fresko edo hotz. Mendi puntak zurituta eta negu usaia nabarmen. Isobaren mugimendu txiki batek txarkeria apur bat arindu bai baina hobekuntza lardatsa.

2018-01-07 (igandea): GIRO TXARRA IPAR HAIZE HOTZA ETA PREZIPITAZIOEKIN

Kaskartze aldera joko du eguraldiak ipar haizea nagusituz. Prezipitazioak ugari eta tenperatura behean elurraren kota pixka bat jaitsiaz.  Kostaldea zuritzeraino ez baina lurralde gehiena elurpean.  Berriro ere jita txarrean isobarak negu giroa xaxatuaz.    

 

31/12/2017 09:15 joxelanda Enlace permanente. sin tema No hay comentarios. Comentar.


Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris